XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Libratu zenean, hankak arin zituela, agudo alde egin zuen deabru hark ere infernura.

Beraz, Patxi berriz ere munduan geratu zen, eta geroz eta gaiztakeria handiagoak egiten zituen.

Ez zela hura gizabidea eta, hirugarrenez ere infernutik beste deabru bat bidali zioten.

Hirugarren deabruari lehenengo biek honela esan zioten: Mutil, Patxik mahainean jartzeko agintzen badik, ez gero jarri; ez eta zizailuan etzateko agintzen badik ere.

-Ondo zegok esan eta, mundura aldegin zuen hirugarren deabru honek.

Goiz batez, deabru honek, Patxiren sutegian sartu eta, egun onak eman zizkion Patxiri.

-Baita hiri ere Patxik.

-Erabat gaiztakeriari emanda habilela esaten diate; ez ahal da hala?

-Ez duk hori egia.